XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gizon hura jaikitzeko gauza izango balitz, zeintzu ote lituzke bere pentsakizun nagusienak?.
Zikoizkeria, kideekiko jokaera gogorra, ankerkeria gupidagabea? Lekutara eraman du ankerkeria gupidagabeak, alafede!.
Etxe ilun eta hutsean etzanik zegoen, gizonik, emakumerik edo haurrik gabe, zertan on gertatu zitzaien edo zein kasutan hitz maitakor bat esan zien gogorarazteko.
Katu bat atzamarka ari zitzaion ateari eta saguen karraska hotsa entzuten zen sutegiko lauzapean.
Zeren bila ote zebiltzan, han, herio gela hartan.
Zergatik ote zeuden hain urduri eta artega? Scrooge ez zen pentsatzera ausartzen.
- Izpiritua - esan zuen. Egia esan, benetan leku beldurgarria da hau.
Alde egitean ez dut irakatsia ahaztuko, sinets iezadazu. Goazen!.
Oraindik Mamuak burua seinalatzen zuen hatz mugigaitzez.
- Ulertzen dizut
Ez dut nahiko indar, izpiritua - errepikatu zuen.
Berriro gainetik begira zegokiola ematen zuen.
- Hiri honetan baldin bada gizon honen heriotzak gupida duenik
Hegala bailitzen Mamuak bere aurrean hedatu zuen beztidura iluna, eta gero aldendurik, gela bat utzi zuen agerian egun argitan, eta bertan ama bat ikus zitekeen bere seme-alabekin.
Norbaiten zain-zain zegoela ikusten zen, gelan zehar gora eta behera baitzebilen, eta zarata bakoitzak dardar eragiten zion, leihotik begiratzen zuen, erlojuari so egiten zion (...).